Songtexte.com Drucklogo

Baliteke Songtext
von Leihotikan

Baliteke Songtext

Baliteke abesti hau, inori ez gustatzea;
Baina zuk maitea,
Mesedez entzun.

Baliteke eguzkia betirako estaltzea;
Baina zuk laztana,
Mesedez argitu nazazu.

Ohianak zeharkatuz nabil zure atzetik
Geltokirik gabeko trena banintz bezala.

Biluzirik negu gorrian, izozturik kalean
Zure begirada nireganatu nahian.


Baliteke nire hitzak gezurra besterik ez izatea;
Baina zuk laztana,
Mesedez sinetsi egin ezazu.

Baliteke nire itxurak barregurea eragitea
Baina zuk, laztana, mesedez negar egin ezazu.

Baliteke beleak nire baratzean ibiltzea;
Baina nire hazia
Zuretzat gordeko dut.

Badakit sufrimendua ez dela atsegina;
Baina zuk, laztana,
Katez astindu nazazu.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Quiz
Wer singt das Lied „Haus am See“?

Fans

»Baliteke« gefällt bisher niemandem.