Sorterriko koblak Songtext
von Mikel Laboa
Sorterriko koblak Songtext
Ohianeko pagoak blai
Aideratuz hiru elai.
Ostadarraren nagiak dira
Hirurak pausatu nahi.
Larrosak dira gorriak
Edo bestela xuriak.
Hagitzez dira ederragoak
Neskatilaren irriak.
Maldan behera urratsa
Betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
Udazkena ez da bedatsa.
Usapalak ostantzean
Huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
Dostatzera arratsean.
Eder basoan haritza
Haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
Gizasemeen bizitza.
Sagar gorriak dilindan
Damea dago ganbaran
Maite laztanez hartzeko eta
Elkartzeko ohantzean.
Isiltasuna abailtzen da
Luma galdu bat bezala
Begiak uso, mingaina arana
Zure bihotza ene aingura.
Hurrun gauhontzak uluka
Zakur deslaiak zaunkata.
Mende oso bat iraganen dut
Zure ondoan koblaka.
Aideratuz hiru elai.
Ostadarraren nagiak dira
Hirurak pausatu nahi.
Larrosak dira gorriak
Edo bestela xuriak.
Hagitzez dira ederragoak
Neskatilaren irriak.
Maldan behera urratsa
Betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
Udazkena ez da bedatsa.
Usapalak ostantzean
Huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
Dostatzera arratsean.
Eder basoan haritza
Haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
Gizasemeen bizitza.
Sagar gorriak dilindan
Damea dago ganbaran
Maite laztanez hartzeko eta
Elkartzeko ohantzean.
Isiltasuna abailtzen da
Luma galdu bat bezala
Begiak uso, mingaina arana
Zure bihotza ene aingura.
Hurrun gauhontzak uluka
Zakur deslaiak zaunkata.
Mende oso bat iraganen dut
Zure ondoan koblaka.
Writer(s): Mikel Jon Laboa Mancisidor, Jose Angel Sarrionandia Uribelarrea Lyrics powered by www.musixmatch.com