Marinel batzu Songtext
von Oskorri
Marinel batzu Songtext
Marinel batzuk han geratu ziren
Portu bazterrean,
Arrats-arratsero edaten dute tabernan
Harik eta konortea galdu arte,
Halabeharra haur batek jaurtiriko dadoa
Balitz bezala
Bigarren karan geratua, tranparen batean
Erori izan balira bezala noizbait,
Etxera bueltatu nahi ez balute bezala,
Etxegabeok,
Edo gaua kanpoan ibiltzeko ausiki
Katalogo bat balitz bezala.
"Lehen bazegoen gauean beranduko giroa,
Orain egunekoa ere ez!"
Beti gertatu da, basoetan itsasoan baino
Gehiago itotzea.
Tabernako horman bada botila bat,
Barruan miniaturazko fragata bat
Eta ontziaren karelean tente marinel
Irudi txiki batzuk;
"Ai zer politak diren han marinelak
Zuriz jantzita!".
Mörlandgo portuan ez dago sekula
Itsasontzirik.
Portu bazterrean,
Arrats-arratsero edaten dute tabernan
Harik eta konortea galdu arte,
Halabeharra haur batek jaurtiriko dadoa
Balitz bezala
Bigarren karan geratua, tranparen batean
Erori izan balira bezala noizbait,
Etxera bueltatu nahi ez balute bezala,
Etxegabeok,
Edo gaua kanpoan ibiltzeko ausiki
Katalogo bat balitz bezala.
"Lehen bazegoen gauean beranduko giroa,
Orain egunekoa ere ez!"
Beti gertatu da, basoetan itsasoan baino
Gehiago itotzea.
Tabernako horman bada botila bat,
Barruan miniaturazko fragata bat
Eta ontziaren karelean tente marinel
Irudi txiki batzuk;
"Ai zer politak diren han marinelak
Zuriz jantzita!".
Mörlandgo portuan ez dago sekula
Itsasontzirik.
Writer(s): Bixente Martínez, Joseba Sarrionandia Lyrics powered by www.musixmatch.com