Songtexte.com Drucklogo

Martín Larralde Songtext
von Ruper Ordorika

Martín Larralde Songtext

Hau da Martin Larralde
Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak,
Jendarme auto bat bidean
Bildots artean, pasatzen

Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak
Neguko kearen antzera
Leun igotzen

Martin Larralde ez da sekula itzuli baina itzuli balitz
(Arantzak barrurantza itzuliak dituen sagarroiak lez)
Itzuli izan balitz zer?
Gaur igandea da


Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak
Jendarme auto bat bidean
Bayonne 17, panopetik
Jendia familia erretratuetan bezala
Larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezetara
Inork ere ez du dena ohitura
Dena errua
Dena barkamena
Oroimenaren korapiloa deslotzen
Inork ez du dena ohitura
Dena errua
Dena barkamena
Koblakaririk behar

Martin Larralde honelako egun batez hil zen
Galeretan
Begiak zabalik etzanda
Zerua itsaso zikin bat da
Zerua itsaso zikin bat dela esanez
Agian zerua itsaso zikin bat dela esanez

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Ruper Ordorika

Quiz
Wer besingt den „Summer of '69“?

Fans

»Martín Larralde« gefällt bisher niemandem.