Ene begiek Songtext
von Ruper Ordorika
Ene begiek Songtext
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun, astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.
Begira, erlojuetako orratzak unean-uneka herdoiltzen.
Zenbat gauza utzi dugun estrata bazterretan
Edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean,
Eta zenbat aldiz galdu garen behelainotan
Basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin. Gure desirak ez dira jada habia abandonatuak besterik
Gure bihotzetan. Eguzkia gurpil ahula da.
Ez entzun, ez begiratu, ez pentsatu gehiago,
Bizitza hau bakarra delako. Gal ez dadin, ibili ez
Eta sentitu ere ez, harriak lez izan nahi genuke,
Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua,
Lekua besterik ez izan, urrun deritzan aberrian.

Writer(s): Ruper Ordorika Lyrics powered by www.musixmatch.com