Songtexte.com Drucklogo

Betileekin Songtext
von Olatz Salvador

Betileekin Songtext

Betileekin
Bihurri
Kilima bila hasi
Eta kontraesanak
Aurkitu
Elkarren kontra etzanak
Bi gorputz zauritu;
Borrokan,
Orroka
Ezin gelditu.

Zure goiko ezpainak
Nire beheko ezpain
Zure barrura egin
Dudanean labain
Zure goiko ezpainak
Nire beheko ezpain
Kanporanzko bidea
Sasitu zait orain


Bertigoekin
Dardarti
Promesetan nahasi
Hondarrezko harreman;
Poliki
Zenbat hartu, zenbat eman
Jaustean nola jaiki
Zalantzaz,
Arantzaz,
Ezin eraiki

Irribarre egiten
Ahaztuta bi ezpain
Bihurtu zaizkidanez
Orbain, kalte-ordain
Irribarre egiten
Ahaztuta bi ezpain
Nire barrua sasiz
Beteta dut orain

Beti nirekin
Bakarrik
Ametsak desikasi
Norbera askegune
Inori
Zor diozuna hutsune
Osorik
Indartsu
Ezin erori
Ezin, indar zu


Josita dauden haiek
Ez direnez ezpain
Gozatzeko ardura
Hartu dut nire gain
Josita dauden haiek
Ez direnez ezpain
Bidezidor berritan
Galduko naiz orain

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Olatz Salvador

Quiz
Wer will in seinem Song aufgeweckt werden?

Fans

»Betileekin« gefällt bisher niemandem.