Songtexte.com Drucklogo

Erostrato Songtext
von Liher

Erostrato Songtext

Zilbor heste ebakien kondena
Ispilu biderkatuen krudela
Garai honen zigorrik handiena
Gure azalari kateaturik gaudela

Altxor baten bila hasi ote zenuen bidea?
Gezurrezko ontzietan bilatzen duzu asea
Zure nia, hain da sendo, gu gabe ezer ez dela
Umezurtza izateaz kontzienteago da orbela


Denok dugu Erostrato bat pospoloa eutsiz hatzetan
Xuxurlatuz Artemisaren tenplua bihurtzeko errautsetan
Mingain-dantzaren diana leihate eta paperetan
Jakingo bagenu su horrek gu geu erreko gaituela

Ospearen sari pozoindua
Artearen inkoherentzia loratua
Burujabetzearen egarriz eta
Zauriak miazkatzerako orduan
Bakarrik ez.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Liher

Quiz
Cro nimmt es meistens ...?

Fans

»Erostrato« gefällt bisher niemandem.