Songtexte.com Drucklogo

Haizu Songtext
von Ken Zazpi

Haizu Songtext

Aizu! Aizu!
Normalak, erotzat bagenitu
Moralak bortxatu ez bagintu
Gurea, zergatik zen delitu
Haiena, zergatik meritu...

Aizu, bai zu, haizu zaizu!
Aske zara, libre zaizu!

Euskarak, esku beltzak ez balitu
Eskolak, kolpatu ez bagintu
Zauriak, lotsatu ez bagintu...
Erruak, erroak luzeak ditu...

Aizu, bai zu, haizu zaizu!
Aske zara, libre zaizu!


Eskiulako, azken ertzean
Pausatu zara, zure etxean
Ixil-ixilik, agurtu zara
Euskara hutsean.

Aizu, bai zu, kanta zazu!
Zauri hori konta zazu!
Aizu, bai zu, dantza zazu!
Zauri hori haiza zazu!

Aizu! Aizu!
Bihotz begiak, ezpain hegiak
Zabal itzazu, zure egiak
Ixil-ixilik, agurtu zara
Zure zauriak, zure euskara
Lauetan hogoi ta hama piku
Lurpean balkoi ederrak ditu
Ixil-ixilik, agurtu zara
Euskara hutsean

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Ken Zazpi

Fans

»Haizu« gefällt bisher niemandem.