Poeta kaxkarra Songtext
von Imanol
Poeta kaxkarra Songtext
Ni poeta kaxkar bat naiz
Eta kolore urdinez
Eskribitzen dut gauez
Desio irristakorrak
Itsuturik doaz ihes
Gauaren lehize zulora
Mundua azpikoz gora
Dena jartzen dut aldrebes
Zure lurralde oparoak
Ikusmiratzen dut begiz
Gauaren zirrikutik zelatan
Eta haragiz koloreztatzen.
Zure gorputzaren figura
Irudimenaren ispiluan,
Zure sabel borobilaren
Maldan behera amilduz.
Zure lurralde zabalak
Indarrez goldetuz
Denbora joanen herdoilak
Akestutako zure desioak
Zorrozten ditu, zorrozten ditu
Eta zorion hazia botatzen
Etorkizun lainotuaren tartean
Oraingo esperantza murriztuaren hildoa luzatuz.
Nahiaren uholdeek
Bortizki astintzen naute
Ilunaren tintontzian
Ustutzen ditudan arte.
Ametsak gordintzen ditut
Gau grinatsuaren labean
Eta gero, eta gero, eta gero,
Isiltasun hezetuaren arnasa
Ezinaren eskaparatean
Gandutzen da doi-doi.
Azkenik, isiltasun bustiaren
Oihartzun mutua
Bilutxik gelditzen da
Gau ilunaren apalean.
Eta nik, eta nik, eta nik,
Azpildurak josten dizkiot
Loak hartu arte.
Ni poeta kaxkar bat
Eta kolore urdinez
Eskribitzen dut gauez
Eta kolore urdinez
Eskribitzen dut gauez
Desio irristakorrak
Itsuturik doaz ihes
Gauaren lehize zulora
Mundua azpikoz gora
Dena jartzen dut aldrebes
Zure lurralde oparoak
Ikusmiratzen dut begiz
Gauaren zirrikutik zelatan
Eta haragiz koloreztatzen.
Zure gorputzaren figura
Irudimenaren ispiluan,
Zure sabel borobilaren
Maldan behera amilduz.
Zure lurralde zabalak
Indarrez goldetuz
Denbora joanen herdoilak
Akestutako zure desioak
Zorrozten ditu, zorrozten ditu
Eta zorion hazia botatzen
Etorkizun lainotuaren tartean
Oraingo esperantza murriztuaren hildoa luzatuz.
Nahiaren uholdeek
Bortizki astintzen naute
Ilunaren tintontzian
Ustutzen ditudan arte.
Ametsak gordintzen ditut
Gau grinatsuaren labean
Eta gero, eta gero, eta gero,
Isiltasun hezetuaren arnasa
Ezinaren eskaparatean
Gandutzen da doi-doi.
Azkenik, isiltasun bustiaren
Oihartzun mutua
Bilutxik gelditzen da
Gau ilunaren apalean.
Eta nik, eta nik, eta nik,
Azpildurak josten dizkiot
Loak hartu arte.
Ni poeta kaxkar bat
Eta kolore urdinez
Eskribitzen dut gauez
Writer(s): Miguel Angel Campos Lopez, Manuel Eusebio Larzabal Goãi, Miguel Jose Arregui Goenaga Lyrics powered by www.musixmatch.com