Songtexte.com Drucklogo

Tren bat Songtext
von Gorka Urbizu

Tren bat Songtext

Ikusmenak itsututa gaude
Eta denborarik ez daukat
Gehiengoak beste nonbaiten egon nahiko luke orain
Aukeratu zure drama
Pantaila ispilu bat da
Hauxe da jasoko duzun mundua

Isiltasunaren bagoian
Idazten
Tren batean nago
Kantu bat egin dizut
Gauzak okertzen diren unerako


Jakina da ezjakintasuna dela toki ospela
Bitartean xamanak dio dena gezurra dela
Titiburuak pixelatuta
Pistolak prime time-ean
Hauxe da jasoko duzun mundua

Isiltasunaren bagoian
Idazten
Tren batean nago
Kantu bat egin dizut
Gauzak aldatzen diren unerako
Agian bada zerbait
Mendi gailurrez pixka bat harago
Nirekin etor zaitez
Esazu baietz
Ezin dut gehiago

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Fans

»Tren bat« gefällt bisher niemandem.