Songtexte.com Drucklogo

Amapola Songtext
von Gari

Amapola Songtext

Agertzen zaizkit loreak gorri deigarri
beste bizitza batekoak dirudite
gerturatzen naizenean
zimeldu egiten dira
urruntzen naizenean loratzeko.

Agertzen zaizkit loreak gorri deigarri
beste bizitza batekoak dirudite
gerturatzen naizenean
zimeldu egiten dira
urruntzen naizenean loratzeko.


Ematen du joan direla 10 urte
ematen du joan direla 9 hilabete
atzo izan zela ematen du, hor daude.

Lore gorri, lore zuri, lore zure
desertuko lore, putzuko nenufare
bihar lehor, atzo sutan, gaur bare
lore guztiak nire baitan daude.

Zaldiak ikusten ditut
nire erraietan bazkatzen
zeruetatik eta infernuetatik
tiraka amildegietara
eramango nauten zaldiak dira.

Amapola zelai bat daukat barrenean
amapolek baretu egiten naute
piztu egiten naute, izorratzen naute.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Gari

Quiz
Welche Band singt das Lied „Das Beste“?

Fans

»Amapola« gefällt bisher niemandem.