Songtexte.com Drucklogo

Munstroa Songtext
von Eneritz Furyak

Munstroa Songtext

Hamaika gezur hezi ditut,
Iragan hilotan, urteotan.
Ahoskatu dut apala naizela,
Lotsatia, inuzentea.
Eta ez dudala sortu kanturik inoiz
Gogoko dudanik ahots kordetan jartzea.
Eta ez dudala zu baizik inor dastatu
Azken aldi honetan.
′Ez naiz ero galdu bat!' oihuka esaten diot nebari
Alaba bakarra naizen heinean.
Damutzeko hainbeste dudala esana dizut...
Ja! Aukeratzen baneki,
Damutuko ez naizen guzti horretatik.
Eta ez da ohiko ni ikustea hain hordi,
Besteek dute perspektiba eta mihia lodi.
Ni zuzen noa espaloi okerrotatik
Goizeko bostetan, erlojuak lau ardatz.

Barkatu, barkatu,
Neurekoia naizela badakit
Baina gezurrek badute egiaz jakintzarik.
Aldatu naiz hobe beharrez,
Ez dut gau gehiago emango negarrez.
Baina, zuretzat, zeuretzat,
Zuretzat, gezurti bat baizik ez naiz.


Bi puskatan apurtu ustetan
Erraiak jabe ditut, oinak esklabo.
Gezur eta egiarik ez da
Bideak hamaika ditugu.

Emadazu eskua eta
Ihes egin baizik aurre egin diezaiogun.
Haragi gosez hilko bagara,
Munstroa biluztuko dugu.

Haragi gosez hilko bagara,
Munstroa biluztuko dugu!

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Quiz
Cro nimmt es meistens ...?

Fans

»Munstroa« gefällt bisher niemandem.