Songtexte.com Drucklogo

Isiltasunaren Indarra Songtext
von En Tol Sarmiento

Isiltasunaren Indarra Songtext

Ekaitzaren hasiera
Somatzen zen jada herrian
Aldaketaren mamua bazetorrela
Hegoaldetik helduta
Sartu ziren lurraldera
Etxeetan bilatuz alkatea zena

Berarengana jo zuten
Saiatuz hitzak lapurtzen
Lege bat ta bakarraren izenean
Eseri eta erantzun gure galderak

(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Inguruko ahotsen artean
(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Azken taupadak entzutean


Jarri ezazu zerrendan
Gure troparen kaltean
Bidean harriak jarriko dituztenak
Herrian sartu ezkero
Aurrez aurre ikustean
Behar bezala agurtuko ez gaituztenak

Berarengana jo zuten
Saiatuz hitzak lapurtzen
Lege bat ta bakarraren izenean
Eseri eta erantzun gure galderak

(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Inguruko ahotsen artean
(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Azken taupadak entzutean

Aukeratu egin zuen
Ez zuen salatu ezer
Hortik ez zen zerrendarik atera
Orain beraiek ez daude
Gu geratu gara hemen
Musikaren memoria egitera

(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Inguruko ahotsen artean
(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Azken taupadak entzutean


(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Inguruko ahotsen artean
(Oh, oh, oh, oh) isiltasunaren indarra
Azken taupadak entzutean

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von En Tol Sarmiento

Quiz
Wer singt das Lied „Applause“?

Fans

»Isiltasunaren Indarra« gefällt bisher niemandem.