Ez dut gauza handirik behar Songtext
von En Tol Sarmiento
Ez dut gauza handirik behar Songtext
Begiak itxi ditut berriro
Eskuak lotuz buru atzean
Aireratzen hasi naiz astiro
Nahi gabeko irri bat jarraian
Berriro iristen denean
Nirekin egoteko garaia
Ez dut gauza handirik behar, ez bidaiarik urrutira
Belarra esku artean, haizea laztantzen aurpegia
Gertu dago paradisua ikusten dakigunontzat
Hauxe da lasaitasunaren zoriontasuna, zoriontasuna
Goizeko hamaikak izara artean
Jarraitzen dugu jolasean
Bi korapilo zure ilean
Lepo atzean zure arnasa
Baretzen nauen haizea da
Denborak ere ez du nahi pasa

Hemen dut nire babeslekua
Zerua ukitzen dudan gailurra
Mila arrazoi eta mezu bat
Bizitza ospatzeko
Hemen da gure babeslekua
Gure etxea eta beheko sua
Gauza ederrenak gure eskura
Sentitzean

Lyrics powered by www.musixmatch.com