Hondakinen bat Songtext
von DENA
Hondakinen bat Songtext
Nork bilatzen du oreka
Norbere balantzan
Hain astunak badira eutsi beharreko zamak?
Nork aurkitzen du heldulekuren bat
Atzoak bikoitza pisatzen badu gaur?
Eta segurtasun distantziak
Larrialdi irteerak
Eta hondakinak utzi ditut
Neure buruari zor diodan
Eraispen honetan
Beti kezka diren egunetan
Arrakalak ikusten hormetan
Ez naiz nire nekea
Abesti huts hauekin eusteko gai
Ezta plazer eta adikzioetan
Aurkitzen saiatu naizenetan
Kontrapisu batez bakardade
Eta penak ebazteko zain
Nork uzten dio tarte bat
Norbere desorekari?
Nor, heldulekuez beste egin eta eraitsi?
Etxe honek gehiegi iraun du
Zutabe batekin, bakar batekin
Aldaketa diren egunetan
Arrakalek diraute hormetan
Nire nekea ongi gordetzen duten horietan
Eta lana eman didala ohartzeak
Berandututako "orain zer?" gehiegi
Esan ditudala eraispen hau bukatzean
Norbere balantzan
Hain astunak badira eutsi beharreko zamak?
Nork aurkitzen du heldulekuren bat
Atzoak bikoitza pisatzen badu gaur?
Eta segurtasun distantziak
Larrialdi irteerak
Eta hondakinak utzi ditut
Neure buruari zor diodan
Eraispen honetan
Beti kezka diren egunetan
Arrakalak ikusten hormetan
Ez naiz nire nekea
Abesti huts hauekin eusteko gai
Ezta plazer eta adikzioetan
Aurkitzen saiatu naizenetan
Kontrapisu batez bakardade
Eta penak ebazteko zain
Nork uzten dio tarte bat
Norbere desorekari?
Nor, heldulekuez beste egin eta eraitsi?
Etxe honek gehiegi iraun du
Zutabe batekin, bakar batekin
Aldaketa diren egunetan
Arrakalek diraute hormetan
Nire nekea ongi gordetzen duten horietan
Eta lana eman didala ohartzeak
Berandututako "orain zer?" gehiegi
Esan ditudala eraispen hau bukatzean
Writer(s): Beñat Eizagirre Artxetxe, Unai Aretxabaleta Zelaia, Xabat Ituarte Bengoetxea Lyrics powered by www.musixmatch.com