Sugea suge Songtext
von Berri Txarrak
Sugea suge Songtext
Hegazti bat naiz, hegazti bat naiz
Bi besoak galdu nituen baina orain hegalak erne zaizkit eta
banoa ezezagun zaidan horren muina ezagutzera, banoa, hegaka.
Banoa, koldarrik ausartenak duen determinazioaz banoa
eta lurretik jarraitu behar badut ez zait batere inporta, izango naiz ziur narrasti guztien lagun
Auskalo zein den bihar nire oskol berria, muina da behinena
azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea Narrasti bat naiz, narrasti bat naiz pozoitsua sormena bezain
badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea
Horregatikan sabelean etorkizuna nabil zatika erruten eta letaginak zorrozten
Auskalo zein den bihar nire oskol berria muina da behinena
Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea
azala aldatzeak, senak

Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz Lyrics powered by www.musixmatch.com